
1 . PARTE-HARTZE PROZESUAK
Parte-hartze (eta tratu on) prozesuen diseinu eta erraztea

Parte-hartzeari sormena eta maitasuna jartzean datza —horrela, haren zentzua, esanahia eta irismena zabaltzeko.
Zergatik?
Herritarron parte-hartzean aniztasuna bermatzeko funtsezko bi zeregin ditugu:
Parte hartzeko bideak hainbat testuinguru, kolektibo eta pertsonatara egokitzea.
Prozesuan tratu ona bermatzea.
Maiz mintzatzen gara parte-hartzeaz. Halaber, egoera eta toki askotan honek ez du ez zentzurik, ez presentziarik, ez loturarik bizi dugun errealitatearekin. Parte-hartzeko bideek beraiek testuinguru, pertsona-talde eta izaera jakin batzuk baztertu eta zauritzen dituzte. Horregatik dibertsifikatu egin behar dugu, ireki, probatu, harekin jolastu, eta guztiaren gainetik maitasun handiz egin behar dugu, parte-hartzeak bere baitan tratu ona eta aniztasuna eraman ditzan.
Nola?
Arteaz eta kulturaz, begiradaz eta entzuteaz baliatzen gara. Beharbada jolasean ari gara soilik. Baina ezin dugu ahaztu politika fikzio bat dela… Oso benetakoa. Jolasean aritzea eta sortzea ez da inongo tontakeria. Parte-hartzera jolastuko dugu eta oso benetan jolastuko dugu.
2.ESKU-HARTZEKO HEZKUNTZA
Giza-eskubideen inguruko tailerrak diseinatu eta ematea

Giza eskubideak gizakiaren berezko duintasunean — eta, beraz, duintasun unibertsalean — oinarritzen dira. Praktikan, zaintzarekin eta esplotazioarekin, bizikidetza positiboarekin eta marjinazioarekin, 2030 Agendarekin eta desberdintasunekin, lege-xedapenekin eta bazterketarekin, tratu onarekin eta irainekin, eta beste hamaika dilema, arrakala eta egoerarekin zerikusia dute. Horregatik, parte hartzen duten ikastetxe edo taldeen intereseko gaiaren arabera zehazten ditugu tailerrak, eta gizarte-zientzia egokiak baliatzen ditugu.
Zergatik?
Maitasunik, lankidetzarik edota parte-hartzerik ez badago, egon dadila gutxienez norberaren eta besteen giza eskubideen errespetua. Baina gutxieneko hau konplexua da. Eskubideak eraginkorrak izan daitezen, beharrezkoa da eskubide horiek ezagutzea, eta (g)une jakin bat izatea eskubideen, hauen irismenaren, urraketen edo babes-sistemen inguruan hausnartu ahal izateko. Giza eskubideei eta errealitate sozialari buruzko hausnarketak, bestalde, hezkuntza jakin bat eskatzen du: konplexutasunari diogun beldurra astintzen digun eta bizitzaren -bizitza bakoitzaren- balioa helarazten digun hezkuntza.
Nola?
Lurraldeko sorkuntza eta programazio artistikoarekin lotzea proposatzen dugu, arteak gauza harrigarriak egiten dituelako. Arte-sorkuntza orok gutxienez istorio bat kontatzen du, eta istorio orok gutxienez giza eskubideei buruzko istorio bat kontatzen du. Guztietatik ikasten da: istorio guztietatik, arte-sorkuntza guztietatik, hitz egiten digun ahots ororengandik. Balioan jarri nahi dugu, bere onura sozialak zukutu.
3. KULTURA BITARTE-KARITZA
Sorkuntza artikstikorako dokumentazioa, ikerketa eta bitartekaritza
